2014-11-09

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Iñaki Larrea eta Jose Ramon Vitoria(Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko Irakasleak)


Sintesia

Nahiz eta gure gizartea globalizatua, komunikazio eta irudien gizartea eta gizarte digitala izan, ezin ditzakegu ezaugarri berak erabili gure hezkuntza definitzeko. XXI. mendeko gizarte horretan mendeetan zehar aldatu ez den hezkuntza mota daukagu, zeinetan irakaslea hezkuntzaren erdigunea den eta non oraindik liburu eta idazketak ikasketen oinarria izaten jarraitzen duten.
Gauza paradoxikoa da hori berez hezkuntzaren zereginen artean gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea dagoelako. Beste zereginen artean ere badago hezkuntza berriztatzea eta baita eten digitalak saihestuz alfabetatze digitalak bultzatzea. Era nabarian ikusten dugu gure hezkuntzan hauek ez direla betetzen.
Ondorio moduan ulertu dezakegu IKTak hezkuntzan sartzea aitzakia bat dela, hezkuntza metodoak ere XXI. mendera egokitzeko. Metodo berriak hezkuntzara egokitzeko teknologiak tresna egokia direla jakinda. Beti arduratsuak izanda teknologien erabileran eta argi edukita zein diren bete nahi ditugun helburuak.

Bost hitz gako

Berrikuntza, teknologia, ardura, pentsamendu irekiera eta lankidetza.

Bi galdera

1. Zelan egokitu genitzake testuan agertzen diren ideiak hezkuntzaren errealitatera, jakinda egungo irakasleak ez direla natibo digitalak eta beraz ez dutela teknologia horrekiko hurbiltasunik?

2. Existitzen da munduan zehar proiekturik teknologia berriekin ongi funtzionatu duena? Hau da, lehen hezkuntzan testuan aipatzen diren tresnak erabilita, umeei alfabetatze digital bat eskuratzen lagundu diona?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina